Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzeko diru-laguntzak zabaldu ditu

ONURADUNAK
Udalak, mankomunitateak, beste toki-entitate batzuk, toki-erakunde autonomoak, tokiko garapen-agentziak eta tokiko merkataritza – sozietateak.

DIRUZ LAGUNDUKO DIREN LERROAK

Jasangarritasunerako hezkuntza: Eskolako 21 Agenda eta Tokiko 21 Agenda koordinatzea sustatzen duten ekintzak.
Klima-aldaketa eta atmosfera: EAEn airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak, zarataren inguruko ekintzak, eta egoera arintzeko ekintzak (berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murrizteko ekintzak) eta egokitzeko ekintzak (klima-aldaketaren ondorioak murriztera bideratutako plangintza eta ekintzak).
Lurzoru  kutsatuak: Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerlanak, prebentzioa eta lehengoratzea egiteko lanak sustatzen dituzten ekintzak
Natura ondarea eta biodibertsitatea: EAEko dibertsitate biologikoari eusteko eta berau leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.
BERRIA Ekonomia zirkularra. Hondakinak ez sortzeko–batik bat jakiak alferrik ez galtzeko eta biohondakinak ez eragiteko–ekintzak.

AURKEZTEKO EPEA: 2017ko irailaren 14a

KONTSULTATU HEMEN DIRU-LAGUNTZEN EBAZPENA
Zure udalerriak diru-laguntza hauetan sarbiderik daukan jakiteko jarri INGURUrekin harremanetan konpromisurik gabe:

Nerea Cuesta
ncuesta@inguru.com
945 286 100