Enpresa filosofian kalitatea

Hiru oinarrizko zutabe ditugu hori lortzeko: ilusioa, esfortzua eta izaera. Asmo apal eta xumeak, baina gure taldeko partaideen konpromezu eta ezagutza espezializatu bikainei lotuta, kalitateak enpresa filosofia itxura hartzea ahalbidetu dute. Gure filosofia.

  • Xedea

Gure bezeroen Ingurumen Sailean bihurtu nahi dugu, bere helburuak barneratuz eta gure ezagutza emaitzetan bihurtuz.

  • Ikuspegia

Ikuspegi sozial, kultural, ekonomiko eta ingurumenaren aldetik, gure ingurunearekiko begirunea bultzatu.

  • Baloreak

Arduradun pertsonak
INGURU Ingeniería y Gestión Ambiental, S.A.n arrakastarako gakoa pertsonak eta bere ezagutza direla pentsatzen dugu. Horregatik, gure langilerian sinisten dugu, bere izaeran, taldearekiko begirunean, konpromezuan, arduran, zuzentasunean eta leialtasunean. Berdintasun, iritzi dibertsitate, ikuspuntu, kultura, adin eta genero politikak defendatzen ditugu.

Konfiantza
Harreman profesionalean bikaintasuna lortzeko gure arteko konfiantza da gakorik garrantzitsuena. Modu honetan, erabakiak hartzeko garaian helburuak atzematea posible egiten duen adeitasun egoera sortzen da. Gure bezeroek, elkarlan zuzen eta emaitza bikainekin irabazitako konfiantza maila altua eskaintzen digute.

Efizentzia efikaziaren aurrean
Egunetik egunera gure egitekoan bikaintasuna bilatzen dugu. Gure lanagatik zaletasuna dugu, gure zereginak gustuko ditugu, eta gure bezeroek hori jakin eta balora dezatela nahi dugu.

Gure bezeroaren arrakasta gure arrakasta da

Ardurarik gabe ez dago lidertzarik

Ez dugu neurriz kanpoko garapenean sinisten. Gure bezeroekin inplikatzen garen moduan, gure gizartearekin lankidetzan aritu nahi dugu.

Erantzukizun Sozial Korporatiboaren kudeaketak, enpresaren arloko etika, gardentasuna, ingurumena, iraunkortasuna, berdintasuna, adiskidetzea bezalako kontzeptuak nahasten dituen jardueraren hainbat arlo aintzakotzat hartzen ditu.

INGURU Ingeniería y Gestión Ambiental, S.A.rentzat enpresa osatzen dutenenganako arreta ezinbestekoa da, enpresaren garapena langileen garapenean oinarritzen baita. Horren adierazgarri, hurrengo ekintzak azpimarra daitezke:

  • Titulatu berrien laneratzea sustatzen dituzten erakunde sozialekin lankidetza hitzarmenak.
  • Kontratazio eta lanpostuen egonkortasuna bermatzeko konpromezua.
  • Karrera planak eta etengabeko heziketa.
  • Barne komunikazioaren aldeko apustua, bai horizontalki eta bai bertikalki.
  • Iniziatiba eta autonomiaren aitorpena.
  • Aukera berdintasun politika.

Ideia sortzaileak

Konponbide berritzaile, fresko eta eraginkorrak eskaintzen dituen pertsona talde dinamiko, geldiezin eta arduratsua gara. Ezagun dugunari ikuspegi ezberdin bat bilatuz begiratzen diogu.

Gure prozedurak berregiteari eta ezagutza berriak sortu eta erakartzeari eskaintzen diogun esfortzu eta denborari esker maila gorenean mantentzen gara beti.

Horrela izan da beti eta horrela izaten jarraituko du.

Gure nortasunaren ezaugarri

a