Enpresa askok ez dakite ingurumen-arloan egiten dituzten inbertsioek kenkari fiskalak izan ditzaketela, arau-esparru honen arabera:

% 30eko kenkari fiskalak

Kenkaria % 30ekoa izan daiteke, inbertsioak Teknologia Berrien Euskal Zerrendan dauden ekipoetan eginak badira.

Inbertsioari dagokion zerga-onura onartzeko, honako informazio hau aurkeztu behar da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzan, organo eskudunari eskaera egin aurretik:

• Enpresaren inbertsioa egin duen jardueraren izen soziala eta EJSNa.
• Inbertsioaren kokapena.
• Ekipoaren identifikazio-kodea eta izena.
• Erositako ekipoen kopurua.
• Ekipoaren kostu hautagarriak.

% 15eko kenkari fiskalak

Kuota likidoaren % 15eko kenkaria da, eragin kutsakorra murriztea edo zuzentzea dakarten ekipoetan eginiko inbertsioengatik.

Inbertsioak kenkari fiskalak lortzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen Ingurumen Egokitasun Ziurtagiria lortu behar da, Foru Aldundiko Ingurumen Sailean horretarako eskabidea eta deskripzio-memoria bat aurkeztuz.

Eskabide hori otsailerako aurkeztea komeni da, ebazpena ematerako gutxi gorabehera 4-6 hilabete pasa daitezkeelako (organo eskudunak dokumentazio osatu guztia eskura duenetik, dokumentazio-eskabidean izan daitezkeen beharrizanen erantzunak barne).

Kenkari fiskal horiek aplikatzeko mugak

• Kenkariek, bakarrik zein araudian zehaztutako beste kenkari batzuekin atera aplikatuta, ezingo dute kuota likidoaren % 45 gainditu ekitaldi ekonomiko bakoitzean.
• Kuotaren gutxiegitasuna dela eta kendu ezin diren zenbatekoak hurrengo eta segidako 15 urteetako likidazioetan aplikatu ahal izango dira.

INGURUk ematen dizun laguntza

2017an ingurumenean inbertsio bat egin duzula uste baduzu, jarri harremanetan gurekin, zeregin hauetan laguntza jasotzeko:

• 2017an eginiko inbertsioak aztertzen.
• Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sar daitezkeen inbertsioak

identifikatzen, eta hala balegokio, Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu beharreko dokumentazioa osatzen.
• Ingurumen Egokitasun Ziurtagiriaren eskabidea osatzen, hala balegokio.
• 2018rako aurreikusitako inbertsioetan kenkari fiskalak lortzeko aukerak aztertzen.

KONTAKTUA