Project Description

Herritar guztiei irekitako partaidetza-lantegiak prestatu eta bideratu dira. Lantegi horietan, partaideen artean, teknikariak, arkitektoak eta udal-teknikariak egon dira, bai eta auzo-, mendi-, kirol-, ondare- eta natura-elkarteetako ordezkariak eta banakako herritarrak ere.

LAGetako zenbait gai landu dira 5 bloke handitan multzokatuta: paisaia, ingurune fisikoa eta azpiegitura berdea; landa-eremua; hiri-eremua; mugikortasun iraunkorra eta azpiegiturak, eta, azkenik, zenbait zeharkako gai, hala nola generoa, osasuna, euskara, lurralde-interrelazioa eta partaidetza.

Halaber, lurralde historikoetako bakoitzean lantegiak antolatu dira. Horietan, orain arte egindako partaidetza-prozesuaren emaitzak aurkeztu dira, eztabaidatzeko eta azken ekarpenak egiteko.

Eusko Jaurlaritza, 2016