Project Description

Parte hartzezko Aurrekontuak Debagoiena

Helburua parte-hartzezko aurrekontuak Debagoienara helaraztea da, herritarrekin, gizarte-eragileekin eta udalekin batera lan eginez.

Eskualdeko gizarte-kolektiboekin lan egin da, eta, horretarako, soziograma bat diseinatu da, kolektibo bakoitzaren interesak adierazten dituena. Halaber, udal-lantegiak egin dira Antzuolan, Aretxabaletan, Arrasaten, Bergaran, Elgetan, Eskoriatzan, Leintz-Gatzagan eta Oñatin.

Horretaz gainera, eskualdeko biltzarrak lehentasunak ezartzeko eta erabakiak hartzeko egiten dituen bilerak dinamizatu dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari txosten bat eman zaio, jasotako ekarpenak biltzen dituena.

Gipuzkoako Foru Aldundia, 2015